OSASUN MENTALEKO MODULUA
Laguntza Zentroak 7 plazako Osasun Mentaleko Modulu bat du, osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Plaza horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuarekin itunduta daude.
Modulu horren printzipioa da pertsonei garatzeko aukera emango dien ingurune bat eskaintzea, haien gaitasunak mantentzeko ikuspegitik. Pertsonei beren erabakiak hartu ahal izateko espazioa eta tokia eskaintzea, beren desio eta motibazioa kontuan hartuta.
Unitate horretako pertsonek ikusmen-desgaitasuna duten kideei laguntzen diete, behinola ahaztutako balio- eta baliagarritasun-sentimendua susperraraziz. Elkarrekiko laguntza horretaz gain, jarduera okupazional arautuek eta horietako bakoitzaren aisiak osatzen dute Bana-banako Arreta Plana.
Koordinazio- eta jarraipen-lana zentroko profesionalen artean egiten da, eta, aldi berean, kanpoko erreferente nagusiek; hori guztia, egoiliarrei arreta handiena eta onena eskaintzearren.