ONGI ETORRIA
San Rafael A.Z. Fundazioa

San Rafael Arreta Zentroa ikusmen-desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonak elkarrekin bizi diren laguntza-zentroa da. Zentroa etxebizitza komunitario batek, osasun mentaleko modulu batek eta eguneko egonaldiek osatzen dute.

Egiten den lana norbanakoaren gaikuntza-prozesu banakatua gauzatzean datza, pertsona bere osotasunean behar bezala artatu ahal izateko.

ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA

Laguntza Zentroak 11 plazako etxebizitza komunitarioa du, ikusmen-urritasuna duten pertsonak, lekaimeak eta osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonak hartzen dituena. Plaza horiek pribatuak dira eta batez ere itsuei zuzentzen zaizkie.

OSASUN MENTALEKO MODULUA

Laguntza Zentroak 7 plazako Osasun Mentaleko Modulu bat du, osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Plaza horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuarekin itunduta daude.

EGUNEKO EGONALDIAK

Laguntza Zentroak eguneko egonaldietako bi plaza ditu. Plaza horiek pribatuak dira.

PRESTAKUNTZA-ZENTROA

Helburua da laguntza-esparruko profesionalei prestakuntza eskaintzea, jardunaldi eta solasaldien bidez.

AZKEN EKITALDIAK

Egun pasa Arantzazun

Hilabete luzetako itxaronaldiaren ondoren, azkenean, egun bat elkarrekin igaro genuen etxetik kanpo.  Aldi horretan, Arantzazuko Santutegia bisitatu genuen. Ez genukeen inoiz pentsatuko [...]

BIZIKLETAZ ADINIK

CWArekin izan dugun lankidetza ezin hobea izan da hasieratik. Harro gaude sinergia honen onuradun diren lehen erakundeetako bat izateaz. Triziklo ibilaldiak egoiliarren bizitzaren parte bihurtu [...]

page 1 of 2