ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA

Laguntza Zentroak 11 plazako etxebizitza komunitarioa du, ikusmen-urritasuna duten pertsonak, lekaimeak eta osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonak hartzen dituena. Plaza horiek pribatuak dira eta batez ere itsuei zuzentzen zaizkie.

Pertsona ardatz duen arretaren printzipioari jarraikiz, eta pertsona bakoitzaren gaitasunak kontuan harturik, egoiliarrak etxeko eguneroko bizitzako jarduera batzuk egiteaz arduratzen dira.

Hemen bizi diren pertsonek beren interesak, prestakuntzak eta motibazioak bultzatuta gauzatu nahi dituzten eginkizunak betetzen dituzte. Zatien batura baino handiagoa den osotasuna da horren emaitza.

Adibide bat jartzearren, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen laguntzeko borondatea eta elkarrizketa gogo onez hartzen dute osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonek, eta, aldi berean, azken horiek esparruaren barruan gidatu eta moldatzen laguntzen dieten konfiantzazko pertsonak dira. Ez dago elkarrekiko laguntza baino terapia hoberik.

Horren guztiaren emaitza, Laguntza Zentro hau bakarra da munduan, ez baita beste inon aipatzen desgaitasun desberdinak dituzten pertsonak elkarrekin bizi direnik hain emaitza bikainarekin.