Lourdeseko bisita
Pasa den ostiralean, maiatzak 24, egun polita pasa genuen Lourdesen. Udaberriko egun polita izan genuen. Eguna koloretsua izan zen, Militarren Nazioarteko Erromesaldiarekin bat egin baitzuen. [...]
San Rafael Arreta Zentroa ikusmen-desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonak elkarrekin bizi diren laguntza-zentroa da. Zentroa etxebizitza komunitario batek, osasun mentaleko modulu batek eta eguneko egonaldiek osatzen dute.
Egiten den lana norbanakoaren gaikuntza-prozesu banakatua gauzatzean datza, pertsona bere osotasunean behar bezala artatu ahal izateko.
Laguntza Zentroak 11 plazako etxebizitza komunitarioa du, ikusmen-urritasuna duten pertsonak, lekaimeak eta osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonak hartzen dituena. Plaza horiek pribatuak dira eta batez ere itsuei zuzentzen zaizkie.
Laguntza Zentroak 7 plazako Osasun Mentaleko Modulu bat du, osasun mentaleko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Plaza horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuarekin itunduta daude.
Laguntza Zentroak eguneko egonaldietako bi plaza ditu. Plaza horiek pribatuak dira.
Helburua da laguntza-esparruko profesionalei prestakuntza eskaintzea, jardunaldi eta solasaldien bidez.