1905. URTEAZ GEROZTIK, BEREN BEGIAK ETA BEREN BELARRIAK IZAN GARA…

Ahultasun egoeran dauden emakumeak hartzen aritu dira eskola honetan. Ama Birjin Sortzez Garbiaren Dominiken kongregazioa hasi zen 1905ean eta, ondoren,  “Pía Unión de Santo Domingo” elkarteak hartu zuen lekukoa hirurogeita hamarreko hamarkadan. Beren kabuz bizitzan moldatzeko zailtasunak dituzten emakumeak, bai itsuak zirelako bai itsu eta gorrak zirelako edota baliabide ekonomiko eskasak zituztelako. Oso erreza da gure formula. Horrexegatik, agian, iraun du mende bat baino gehiago: famili inguru babeslea harrera egiteko, eta emakume bakoitza bere kabuz eta gizartean txertatzeko bultzada ematea, harreman afektibo eta sozialak sendotuz.

GAUR EGUN, BESTE IKUSPEGI BATEZ BEGIRATZEN DIOGU
ETORKIZUNARI

San Rafael Neska Itsuen Eskolak ereindako hazi hartatik sortu da gaurko San Rafael Atentzio Zentro Fundazioa, zeinak bermatzen duen Pía Unión de Santo Domingo elkarteak egindako lanaren segida, baina baliabide gehiagorekin.
Gaur egungo araubidera egokitzen diren zerbitzu eta instalazio berriekin, 14 pertsonentzako etxebizitza komunitarioa eskaintzen dugu. Eskura dauden toki horiek pertsona itsuek eta beren kabuz bizitzeko eragozpenak dituztenek beteko dituzte lehentasunez. Eboluzio eta hobekuntzarako prozesuan ari gara, baina ez da aldatzen gure hasierako izpiritua.

AUKERA GEHIAGO LANGILE, BOLUNTARIO ETA PATRONOENTZAT

San Rafael Atentzio Zentro Fundazioak bere laguntzaile, langile eta boluntarioei  bertan bizi diren pertsonen arretan jarraitzeko aukera eskaintzen die, baina baliabide eta ekipamendu gehiagorekin, beren lana erraztu eta eraginkorragoa izango delarik.
Aldi berean, gaur egun ditugun eta etorkizunean izango ditugun patronoen ekarpen eskuzabal eta beharrezkoak handitzeko aukera zabaltzen du.

ZEREGIN SOZIALAK ERAKARTZEN DUEN ORORI ZABALDUTAKO
ESPAZIOA

Jakin badakigu, pertsona askok sentitzen dutela lagun hurkoaren bizitza hobetzeko “zerbaitetan” laguntzeko gogoa. San Rafael Atentzio Zentro Fundazioak ematen die aukera bat, menpekotasun fisiko, psikiko edo gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzeko, elkartasunez eta modu boluntario eta konprometituan.

FAMILIARIK EZ DUTENEN ETXEA IZAN NAHI DUGU

Jaiotzen garen momentutik, familia bat izatea da ohikoena, maitasunez, errespetuan eta segurtasun giroan hazi eta bizitzeko aukera ematen diguna. Baina bada oinarrizko berme hori ez duen jenderik. San Rafael Atentzio Zentro Fundazioan lekuko hori hartu eta maitasun eta alaitasunez onartzen dugu zeregin hori. Gizaki orok merezi duen kariño, berotasun eta zaintza izan dezaten bermatzeko jartzen dugu gure eskaintza. Gainera, maitasun eta goxotasun hori are beharrezkoagoa dute menpekotasun fisiko eta psikikoak dituen jendeak.

ZURE ETXEAN ZAUDE: 111 URTE DARAMAGU ZURE ZAIN

Gure Fundazioa eratzeko uste sendoak, jarrerak eta baloreak definitzeko hitz bat aukeratzekotan, konpromiso hitza aukeratuko genuke.
Denboran zehar eutsi diogun konpromisoa da ahulezian dauden pertsonei lagundu, prestakuntza eskaini eta giza-garapenerako gure lanaren giltzarria.
Horregatik, pertsona itsu, gor-itsu edo giza-bazterkerian egoteko arriskuan daudenentzako etxe baten bila bazabiltza, edota zure lan boluntarioa egiteko grina ase nahi baduzu, zure etxean zaude.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar los servicios. Acepta su uso para navegar. Más info más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar